IKA Bortziriak euskaltegia

Lege oharra

Lege-Informazioa

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.ikaeuskaltegiak.eu Interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:

  • Sozietatearen izena: Sahats Fundazioa
  • IFK: G-31941008
  • Helbidea: Haraneko etorbidea, 2 behea
  • Herria: 31010 Barañain (Nafarroa)
  • Telefono-zenbakia: 948 188 325
  • Helbide elektronikoa: baranain@ikanet.net

1. Erantzukizunak eta bermeak

www.ikaeuskaltegiak.eu, hain zuzen, IKA Euskaltegien jabetzako web gunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta bertako pribatutasun-politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera-baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.

Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea, hain zuzen, erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.

Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman IKA Euskaltegi, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

IKA Euskaltegiek ahalegin handia egiten dute web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. IKA Euskaltegiek espresuki uko egiten diote web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere. www.ikaeuskaltegiak.eu-ek beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web gune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. IKA Euskaltegiek ez dute bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

IKA Euskaltegiak ez dira web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako zeinahi ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. IKA Euskaltegiek ez dute bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

IKA Euskaltegiek beretzat gordetzen dute noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela irizten badio. IKA Euskaltegiek ez dute bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

2. Jabetza intelektuala eta industriala

Web gune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, IKA Euskaltegienak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.

www.ikaeuskaltegiak.eu web gunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, IKA Euskaltegiek bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik.

Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, IKA Euskaltegien jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.

Erabiltzaileak web gune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Web guneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.

3. Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta IKA Euskaltegiek noizbait egokitzat jotzen badute; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. IKA Euskaltegiek eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko dituzte, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

4. Jurisdikzioa

IKA Euskaltegien eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, IKA Euskaltegiak eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

5. Datu Pertsonalen Babesa

  • 5.1. Atarikoa

Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organiko eta bere arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honetan ematen dituzten datu pertsonalak IKA Euskaltegien fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Arduraduna. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, zuekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa egiteko, merkataritza-harremanetarako, eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

  • 5.2. Datu pertsonalak biltzea

IKA Euskaltegiek ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, bada gune pribatu bat, eta bertan sartzeko, ezinbestekoa da erabiltzailea aurretik erregistratzea.

Era askean eta borondatez erregistratu daiteke web gune pribatuan. IKA Euskaltegiek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez dute eskatuko. Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun-politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.

  • 5.3. Jakinarazpenak hirugarrenei

IKA Euskaltegiek ez die, inola ere, bere datu pertsonalak emango beste enpresa batzuei edo hirugarrenei. Beste enpresa batzuen produktuak edo zerbitzuak eskainiz gero, IKA Euskaltegiak berak arduratuko dira erabiltzaileari zuzenean jakinarazpen horiek egiteaz. Dena den, interesdunak uko egin diezaieke, noiznahi, bidalketa horiei. Horretarako, eskaera idatzia bidali beharko dio fitxategiaren arduradunari.

  • 5.4. Interesdunen eskubideak

IKA Euskaltegiek erabiltzaileari gogorarazi nahi diote noiznahi erabil ditzakeela datuetara sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari: Tel.: 945 154 341 Edo, bestela, baranain@ikanet.net helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.

Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

  • 5.5. Segurtasun-neurriak

IKA Euskaltegiek, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko dituzte. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, 15/1999 Datuak Babesteko Lege Organikoa eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela IKA Euskaltegien erantzukizunpekoak.

  • 5.6. Trafiko-datuak eta Cookieak

IKA Euskaltegien web guneak, erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta hobetzeko asmoz, cookieak erabiltzen ditu. Web-zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategia da, hain zuzen, cookie bat; berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko. IKA Euskaltegien web guneak berak sortutako cookieak baino ez ditu irakurriko. IKA Euskaltegiek erabilitako cookieak, beraz, erabiltzaile eta ordenagailu bakar bati lotutakoak izango dira; eta ezingo da beste datu pertsonaletara sartu. Nabigatzaile gehientsuenek automatikoki onartzen dute cookieak erabiltzea; halere, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, ordenagailuko pantailan cookieak jaso direla adierazteko, eta bide batez, bere disko gogorrean instala daitezen saihesteko.

Era berean, web gune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, www.ikaeuskaltegiak.eu-ek IP helbideak erregistratzen ditu. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari gara web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, IKA Euskaltegien web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

  • 5.7. Indarraldia

IKA Euskaltegiek beretzat gordetzen dute bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. IKA Euskaltegiek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko dute, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, IKA Euskaltegiek gomendatzen dizute aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.

IKA Bortziriak · Arretxea , 22 (Matxinbeltzenea) · 31770 Lesaka (Nafarroa) · Tel. 948 63 77 96