IKA Bortziriak euskaltegia

Ikastaroak > Barnetegiak

Barnetegia aukera paregabea da euskaltegian aurrera egin ahala euskaraz bizitzeko pausoa eman nahi duten ikasleentzat, izan ere, ikasleek euskaltegitik kanpo oso aukera gutxi izaten dute euskaraz aritzeko.

Barnetegian bi astez egun osoa euskaraz aritzea ezinbesteko laguntza izaten da ikas prozesuaren erritmoan, hauxe baita euskara ikasteko biderik eraginkorrena, urtean zehar ikasitakoa finkatzeaz gain, mintzamen zein ulermenean aurrerapauso nabarmenak emateko.

Inguru euskaldunean murgilduta, ikasleek era naturalean eskuratzen dituzte komunikaziorako ezinbesteko tresnak; horretarako garrantzitsuak dira goizetako eskolak eta arratsaldeetako irteerak eta propio sortutako ekintzak.

Udako hilabeteetan (uztailean, abuztuan eta irailean) antolatzen ditugu Nafarroako Lesaka herri euskaldunean.

Eskuratu hemen informazio guztia!

 

 

Informazioa gehiagorako jarri harremanetan gurekin:


Arabako ikasleak  Tel.: 945 15 43 41 / Fax: 945 15.51.75 / E-posta: aratz@ikaeuskaltegiak.eus

Gaionentzeko ikasleak Tel.: 948 22.22.46 / 948 63.77.96 / E-posta: bortziriak@ikaeuskaltegiak.eus


 NOIZ MAILA IRAUPENA  PREZIOA

Uztailaren 16tik 29ra

Abuztuaren 20tik 2ra

Irailaren 3tik 16ra

B1, B2, C1

14 egun

(100 ordu)

510€

 

IKA Bortziriak · Arretxea , 22 (Matxinbeltzenea) · 31770 Lesaka (Nafarroa) · Tel. 948 63 77 96